
Proiektu hau kontatuko du bi saio mota guztiz ezberdinekin. Saio batzuk izango dira aisialdian aritu nahi diren pertsonei eta beste batzuk konpetiziora gehiago zuzenduta egongo dira. Ze esanik ez, nahi duenak saio mota batetik beste batera aldatzeko aukera izango du eta probatzeko aukera izango du ere. Saio guztiak arratsaldetan emango dira eta aurrera eramango dituzte 10 profesional. Hamarrak pilota munduan adituak dira eta beraien konpromezu maila eta pasioa izugarria da. Hamarrak modu batean bolondresak dira nahiz eta diru minimo bat eskuratu.
maila desberdinetako jendea biltzen denez, oso saio ezberdinak eta egokituak egiten ditugu. Batzuetan, hasi berrien mailakoak izeten dira; beste batzuetan, trebatuagoen mailakoak. Hala ere, gure helburu printzipala ludikoa da. Hau da, ondo pasatuz eta giro onean euskal pilotaz zer edo zer ikastea.
Gure entrenamenduei buruz informazio eta argibide gehiago nahi baduzue ez dudarik izan eta jar zaitezte kontaktuan gurekin.
Saioetan teknikari garantzi handia emango diegu, teknika dominatzen baldin bada, saioak askoz ere entretenigarriagoak direlako. Taktika ere ez da alde batera utziko.
Modalitateak:
Gure saioetan gehien bat palazko modalitateak emango dira, baina ez dugu alde batera utziko esku pilota. Beste modalitateak aurreran zehar eman ahal izatea espero dugu.
Ikasketa bat egin ondoren ikusi dugu emakumeak gehien gustoko duten modalitatea gomazko paleta dela eta esan beharrekoa da oso ondo aritzen direla. Nabarmentzen da norbait gustora etortzen denean egin nahi duena egitera saioak oso onuragarriak direla.




