
GARBIÑE TIJERO
HERNANIKO PALISTEN KLUBA
Garbiñe oso pertsona garrantzitsua izan da emakumea pilota mundura sartzeko lanean, berak sortu zuen Hernaniko palisten kluba emakume mordoa pilotara hurbilduz.
1)betidanik eduki hal dituzue horrenbese emakume klubean?
Ez betidanik, txikitan ikastolaren bitartez pala txapelketa izaten genuen urtero ikasturte amaieran. Hamalau urte arte mutilekin eskuz aritzen ginen ere baina ezin izan nuen segi eta eskubaloira pasa nitzen. Hala ere, frontoiak beti tiratzen zidan eta ikusirik neskak palan asko ibiltzen zirela berriro ere frontoira itzuli nintzen 1990. urtean.
Federazioak 90ean pala sub18 txapelketa antolatu zuen baina ez zegoen adin hortako neskarik eta Kororen bitartez proposatu zien adina ez mugatzeko. Beraz, Gipuzkoako federazioak nesken txapelketa antolatu zuen urte horretan eta urtero utsik egin gabe.
1990. eko maiatzaren 18an hainbat lekutako neska bildu ginen Gipuzkoa eta Nafarrak,12-14 neska, eta hurrengo astean aviatu zan 1.Gipuzkoako pala txapelketa. Hala ere, 25 urtetik gorako jendea bildu giñela ikusirik ohartu nintzen harrobia lantzea beharrezkoa zela . Horrela 1991. ean, Hernanin, ezagutzen nituen neska batzuk mutilekin zebiltzana eta hauei proposatu nien larunbatetan kiroldegiko pilotalekura azaltzea palaz aritzeko. Bolondres moduan aurkeztu nintzan entrenamendu antolatuak egina ahal izateko ( eskubaloiko entrenatzailea banintzen eta entrenamendu mota egokitu egin nuen palara egokitzeko). Horrela pixkanaka taldetxo hori, 6 neska, larunbatetan entrenatzeko biltzen zan;eta ez zen oso errexa izan frontoiaren erabilpena, ze herri honetan bazkariak, jaialdiak e.a frontoi estalian egiten baitziren. Talde hau segi ahal izateko, txapelketatxoak antolatzen hasi nintzen jende gaztea erakartzeko. Garai haietan lortu genuen Nafarroan Igantzi eta Etxarri Aranazen aurrena topaketak eta gero txapelketak batera egiten genituen. Han ibilitako harrobiko neska haiek dabiltza orain Txileko mundiala jokatzen. antolatzen hasi ginen jende gaztea hurbil zedin.
Horrela segitu nuen larunbatetan oztopoz oztopo larunbatetan neskak entrenatzen.
2004ean emakumea pilotari egitasmoa jarri zen martxan, izugarrizko bultzada izan zen hau. Pilotako monitoreen prestakuntzaz arduratu zen EmP. Eta 2005. eko denboraldian eskola kirolean sartu zan pala. Egitasmo honi esker urtetik urtera Gipuzkoako beste herrietara hedatu da eta gaur egun neska franko dabil palaz.
Gaur egun asko dira kirolean dabiltzan taldeak: Alegi, Tolosa, Zizurkil, Anoeta… 1.fasean, etxean txapelketak antolatzen hasten dira eta ondoren Gipuzkoa mailan lehiatzeko.
2)Nolatan egin zenuten emakumeen aldeko apostua?
Ikastolan neskak aritzen ziren pilotan eta baita tilosetako frontoian ere. Ikusirik neskek afizioa bazutela beharrezkoa iruditu zitzaidan emakume guzti horiek biltzea eta pilotan jolasten hastea.Egia da, txikitan kirola asko gustatzen zitzaidan eta nik ez nuen aukerik izan umeetan elkarte batean aritzeko eta horrek bultzatuta hasi nintzan neskekin.
3)Noiz eta nola hasi zen emakumea pilota munduan sartzen? Zeintzuk izan ziren faktoreak?
Emakumea betidanik egon da pilota munduan murgildurik, gauza da, mutilek frontoia kentzen digu/zigutela. Diot, mutilak sartzean frontoiean dinbi danba zartakoka hasten direla eta horregatik emakumea ez da horrenbeste murgildu. Hala ere jolastu nahi zuena frontoira sartu egiten zen noski eta mutilekin lehiatzen zen gutzi gora behera 14 urte arte. Hortik aurrera pilotari jotzeko indarrak alde handia izaten hasten za.
Eskola kirola izan zen gakoa. Laguntza handia ematen ari da eskola kirolak neskei zein mutilei palara hurbiltzeko.
4)Zein izan zen estrategia emakumeak erakartzeko?
Estrategiarik ez da egon, gakoa nesken arteko giro aparta da. Hasieran txapelketak antolatu genituen, neskak pixkanaka elkar ezagutzen hasi giñen eta hortik aurrera merendola, bazkari, txango, futbol partida urtean behin,… egiten hasi ginen. Etxarri-Aranatz, Lesaka, Orereta, Oiartzun, Hernani… herrietako neskak biltzearen ondorioz sortu zen giro eder hori elkarren artean, giroa bera izan da gakoa emakumea pilotara hurbiltzeko. Lortu genuen frontoian etsai baina kalean lagunak izaten.
5)Nola antolatzen dituzue entrenamenduak?
Beroketa > saio fuertea > desberoketa.
Antolamendua eta ariketak mailaren arabera egiten ditugu baina guztiak berdintxuak egiten saiatzen gara. Hastepenean daudenekin arreta berezia ipintzen dugu teknikan, posturetan… kurtso hasieran bakarkako ariketak egiten ditugu gehienbat: azpiko, erdiko eta goiko kolpeak lantzen. Kakoa da umeak uneoro zerbait egiten aritzea, atsedena desberoketatik aurrera egitea alegia. Ez aspertzea.
Ariketetan saiatzen gara inor ez baztertu eta eliminatzen.
6)Hasieratik banatzen hal dituzue neska eta mutilak?
Ez, infantilak arte entrenamenduak mixtoak dira. Adin honetatik aurrera, mutilak desarrollatzen hasten dira eta indarra irabazten dute, aldea sortzen da bi sexuen artean eta hobe da banatzea. Aldiz, alebinetan, oso ohikoa da neska bat mutil bat baino hobea izatea, adin honetan sexuak berdin du.
Bestalde, materialaren arabera ere banatzen ditugu, kadeteetatik aurrera gomazko pilotak sartzen ditugu.
7)Metodologia berdina erabiltzen hal duzue neska eta mutilekin?
Bai, eskola mailaz ari bait gera.
8)Txikitatik bultzatzen al dituzue emakume pilotari/palistak lehiara? Hala bestelako ikuspegi bat ematen diozue?
(jolasa, ongi pasatzea helburu emaitzaren gainetik…)
Aukera ematen zaie, lehiarik nahi ez duenak ez du izango, gure helburu nagusia beraiek kirol honetan disfrutatzea eta ondo pasatzea da. Gipuzkoan gainera edozeinek jolasteko aukera du, nahiz eta partiduak galdu ez zaio inorri kanpoan uzten. Hala ere, lehia nahi duenak izango du, aukerak emango zaizkio horretarako. Sarri, partidu eta txapelketak beste herrietara jolastera joateak berak animatzen ditu neskak lehiara, ikusten dutenean beraien mailako jendea edo hobea badela eta horrek hobetzeko griña sortzen die. Horrez gain, emakumea pilotari proiektua ere aipatzeko modukoa da. Hastapenetan bertan batzorde bat zegoen ( gaur egun ez dago horretarako aurrekonturik) eta nagusi mailan urtero txapelketa antolatzen du. Batzorde horrek bikoteak orekatzen ditu txapelketa maila orekatukoa izateko eta beti berdinek irabaz ez dezaten, eta horrek neskak asko animatzen ditu, gazteek palan jarraitu ohi dute eta onak direnak mailaz igotzen dira. Baina esan beharra dago, maiz, ez dugula baliabiderik entrenamendu egokiak eta itxurazkoak burutzeko. Hernanin frontoi bakarra daukagu eta ez da nahiko pilotari guztientzat, sarri geratu izan gara entrenatzeko ordurik gabe. Gainera, gure neska asko munduko txapelketetan lehiatzen dira eta hauek trinketean jokatzen dira, baina guk ez daukagu trinketerik eskura eta hau sekulako oztopoa da neskentzako.
Haatik, argi dago munduko txapelketetara heltzea ez dela mirari bat. Horren atzean sekulako lana dago. Palan, bakoitzak bere bere bidea egin behar du, bizikletan ibiltzen ikastea bezalakoxea da, batzuk azkarrago ikasiko dute eta besteek mantsoago baina gakoa lurrera erortzean berriro altxatu eta berriro saiatzean dago. Egia da batzuk doai bereziak dituztela baina lanik gabe ez dago ezer. Haurrek sarri galdetu didate ea ona naizen eta nire erantzuna honakoa da:” ni ona naiz entrenatzen badut.” Haurrek txunditurik begiratzen diote Amaiari munduko txapelketara doalako, baina beraiek jakin behar dutena da hortara heltzeko bidea ez dela erraza izan eta urte askotako lan gogorraren fruitua besterik ez dela izan.
9)Klubeko palistek lortutako emaitza bikainak gutxietxiak ala oihartzun gutxi izaten dute..komunikabideek laguntzen hal dute horretan?
Hernanin Kronika dugu, guretzako oso garrantzitsua da lokalki gure emaitzak ezaguztaratzen dituelako eta herrian gure berri badutelako, hala ere gu joan behar gara beraiengana partiduen emaitza, albiste… helaraztera. Aldiz, Gipuzkoa mailan, prentsak ez digu babes eta txokorik eskeintzen… eta hori mundialetara goazela! Marka da gero. Prentsak oihartzuna emango baligu askoz ere neska gehiago animatuko lirake pala edo pilotan aritzera, bai Hernanin eta bai Gipuzkoan eta bai Euskal Herrian, guztientzat izango litzake aberasgarria zalantzarik gabe. Horren adibide garbia dugu Markinako xistera eskolakoa, hasieran bat bakarra zen aritzen zena, prentsak oihartzuna eman zion eta handik gutxira sekulako haur mordoa hurbildu zen xisteran hasteko asmoz.
10)Zein esparrutan bereziki behar du bultzada?
Bultzada esparru askotatik iritsi behar ba, bai instituzio, federazio eta azpiegituren aldetik. Azken honetan behar dugu bultzada handiena, azpiegituretan, ez dugu frontoirik. Duguna erabat saturaturik dago, ez daude entrenamendu orduak eta daudenak oso mugatuak dira, eta zer esan trinketearen inguruan… ez dago bakar bat ere gure esku! Diru laguntzak ere beharrezkoak dira guretzat, material egokia izan dezagun entrenamenduetarako, esparru honetan aurrerapausua sumatu dugu, lehen ez genuen materiala gordetzeko lekurik eta orain bai. Hala ere, ditugun diru sarrerak uskeria dira. Esaterako, eskuz haritzen direnek taberna jarri dute dirua ateratzeko, baina frontoia bakarra da eta diru hori ez da nahikoa frontoi duin bat eraikitzeko. Arazoa hortxe dago, 80 haur daude eta entrenamendu orduen faltan nahita nahi ez umeak klubetik “botatzera” behartuak ikusi dira… frontoi faltaren ondorioz.
Bestalde, klub guztietan bezala, pilotan jardun nahi duenak kuota ordaindu behar du; udaletxeak diruz laguntzen gaitu baina ez da nahikoa. Instituzioek kirola bazterturik dute eta ez dute bertan inbertitzen, ez dira ohartzen kirola egiten duen gizarte bat osasuntsua izango dela, eta gizartea kirolaria bada beste hainbat osasun arazo desagertuko lirakeelako bertako gastuak gutxituz.
Bestalde, eskola kirolaren lege berriak jarduera modua aldarazi zigun. Hasieran esan dudan moduan, emakume palistak bereziki animatu ziren beste herrietako palistekin txepelketak egiten genituenean, bai Nafarroan ala EAEn. Baina eskola kiroleko lege honek probintziatik kanpo lehiatzea debekatzen digu alebin eta benjaminetan. Hernaniko palisten kluba hain loturik egonda Nafarroako hainbat herrirekin (Etxarri-Aranatz, Igantzi..) eta ezin dugu Nafarroara joan txapelketak lehiatzera, horiek arautu gabe daudelako.
Bestetik, azpimarratu nahiko nuke gurasoen papera. 15-16 urterate neskak gogotsu izaten dira palan jolasteko, baina adin honetatik aurrera alpertzen hasten dira eta 18 urterekin gehientxuenek uzten dute kirol hau. Honetan, gurasoen papera oso garrantzitsua da. Askotan, neska izate utsagatik guraso askok ikasketei soilik ematen die garrantzia, aldiz, mutila bazara kirola ez uztera bultzatzen zaio. Badakit guraso gehienek inkonszienteki egiten dutela hau baina honelako heziketa matxistak ekidin behar dira. Ez dut esaten ikastea ez denik garrantzitsua, noski baietz, baina baita kirola ere, gakoa antolatzen jakitean dago.
Azkenik, hezkuntzaren hildoa jarraikiz, esan behar dut guar egungo hezkuntza eredua zaborra, jarduera fisikoaren ikuspegitik besteak beste. Batetik, eskola kirolak beharrezkoa izan beharko luke eta ez hautazkoa. Eta bestetik, soinketa orduak murriztu beharrean, gaur egun egiten ari diren moduan, handitu egin behar dira. Gainera soinketa klaseez aparte, talde kirola edo jarduera fisikoarekin loturiko beste asignatura bat egon beharko luke.
11)Nola ikusten duzu etorkizuna emakume pilotariarentzat?
Etorkizuna ondo, baina instituzioen laguntza behar dugu, berriro diot, ez dugu frontoirik ez trinketerik! Amaiak askotan bakarrik entrenatu behar izan du horregatik eta bakarrik entrenatzeak ez du erakartzen, taldeak erakartzen du. Askotan taldean entrenatzeko Ereñotzuko frontoira joan behar da eta horrek ere ez du gehiegi erakartzen. Hala ere etorkizun polita ikusten dut gure klubean behintzat, aisialdian ere jende mordoa dugu, 40-60 urte bitarte horretan. Gazteak ere sartzen dira, alebinetan 20 haur ditugu (gehiegi, ez dugu frontoirik…). Gaur gaurkoz lasai gaude alde horretatik, lehen txapelketak edo topaketak egiten genituen, guar egun ez dugu behar jendea erakartzeko, eskola kirola dugu tresnatzat.
Baina noski, etorkizun polit eta oparoa nahi badugu laguntza behar dugu instituzioen aldetik, frontoi eta trinkete bat behar dugu hau aurrera ateratzea nahi badugu!
Batez ere, frontoia eraiki beharko litzateke ikastetxeeko kirol guneetan.