top of page

GAROA MUNGIA

Garoa aisialdian pilotan jolasten duen neska da, beregana jo dugu emakumeak pilota munduarekin duen harremana beste ikuspuntu batetik ikusteko. (play-ean sakatuta elkarrizketaren audioa duzue eskuragarri)

AISIALDIAN EUSKAL PILOTAN JARDUTEN DUEN EMAKUMEA: GAROA MUNGIARI ELKARRIZKETA

Arratsalde on, gaur egun euskal pilotan dabiltzan emakumeak oso gutxi dira, eta hori dela eta, gaur Garoa Mungiarekin bildu naiz, gomazko paletan jolasten duen emakume gazte gutxitako bat delako.

 

-Zenbat urterekin hasi zinen gomazko paletan jolasten? Zerk bultzatu zintuen?

Orain dela sei-zazpi urte hasi nintzen, ikastolara emakume bat etorri zenean, emakume pilotari talde batean parte har genezan animatuz. Neri, egia esan, beti gustatu izan zaizkit pala, esku pilota, erremontea eta euskal pilota orokorrean, eta hau palan hasteko aukera ona ikusi nuen beste lauzpabost kiderekin batera, orain bik besterik jarraitzen dugun arren.

 

-Zergatik uste duzu daudela hain emakume gutxi pilota munduan?

Erantzuteko zaila da, baino pilota eta kirola orokorrean betidanik gizonezkoen mundua izan da. Jendeak kirolean ikusgarritasuna bilatzen du, eta komunikabideek (telebistak, irratiak, etab.) beti gizonezkoen kirolen alde egin dute apustu, ondorioz mundu honetan emakumeok beti zailtasunak izan ditugu bai pilotan sartzeko garaian, baita gu behin mundo honetan sartuta errespetatuak izateko garaian.

 

-Zu inoiz baztertua sentitu zera emakume izateagatik?

Ez, azkenean ni ez nago profesional edo elite munduan. Ez naiz baztertua sentitu, baño emakumeen eta gizonezkoen entrenamenduen artean aldeak ikusten ditut, emakumezkoen pilotan antolaketa eta interes gutxiago dagoela iruditzen zait.

 

-Euskal pilotako irakaskuntza metodoa erakargarria iruditzen zaizu emakumeentzat?

Bai, baño pertsonaren araberako gauza da. Pertsona mugitu bat izanda, beti gauza berriak probatu nahi dituen horietakoa ez, palako entrenamenduak beti berdinak izan ohi direlako (partiduak egitea izaten da entrenatzeko modu ohikoena). Ni, ordea, oso gustora nago gustatzen zaiten kirola egiten detelako.

 

-Zer egingo zenuke emakume gehiago erakartzeko euskal pilotaren mundura?

Beste modu batera zabaldu beharko litzatekeela pentsatzen dut, jendeak emakumeok mundu hontan ere berdin-berdin sar gaitezkela ikusi behar du, jada, badaude emakume batzuk profesional mailan haien aurrerapausoak ematen ari direnak. Baino garrantzitsuena hasierako kontaktua iruditzen zait, hor erakartzen delako jendea.

HAUSNARKETA

Garoa Mungia, 17 urteko emakume bat da, egun Astigarragan bizi dena. Bera 10 urterekin hasi zen palan jolasten, bere kide batzuekin batera. Ikastolara emakume bat gerturatu zitzaien emakumezkoen pala talde berri baten berri emanez, bertako haurrak parte hartzera animatuz (lauzpabost bildu ziren).

Metodo hau emakumeak pilota mundura gerturatzeko aproposa izan daiteke, honela txikitatik ikas dezaten pilota eta kirola ez dela gizonen mundua soilik. Haur izatean ikasten eta ikusten diren gauzek sortzen omen dute pertsona ororen izaera. Ondorioz, txikitan denok berdinak garela erakutsiko baligute eta emakume nahiz gizon izan kirolak berdin-berdin egin ditzazkegula esango baligute egoera aldatuko litzateke.

Garoak, jendeak emakumezkoen pilotaren inguruan interes gutxi duela pentsatzen du, seguraski egia da, baino hala ere gizonezkoen kirolak duen antolamendu berdina merezi du, nahiz eta interes gutxiagoko kirola izan daitekeen ez da oztopatu behar, eskubide berberak ditugulako.

Gainera, Garoak dioen moduan, jendeak ikusgarritasuna bilatzen du, eta puntu honetan komunikabideek eragin handia dute, beti gizonezko kirolaren aldeko apustua eginez. Garoa pertsonalki baztertua sentitu ez den harren, gizartean emakumeen kirolen bazterpena ikus dezakegu (komunikabideetan ia ez diete denborarik eskeintzen, hauek errentagarritasuna nahiago baitute berdintasunaren aurrean), eta hau dena emakumeak gizartearen %52 izanik.

bottom of page