top of page

Emakumeak eta pilota taldeak ez du irabazteko asmorik. Hau da, gehien bat aisaldiko proiektu bat denez, emakumeak pilota munduan sartzea dugu helburu. Jakina da gastu batzuk daudela proiektu hau aurrera eramateko eta irakasleei minimo bat ordaindu behar zaiela gutxienez gasolina ordaintzeko nahiz eta euskal pilotari izandako maitasuna, gazteleraz esaten den bezala: amor al arte.

Materialak ez dute kostu handia izaten eta gure kargu dago (nahi duenak bere materiala erosi dezake guri galdetuz prezio ona lortzeko) zeren kontaktuan gaude gure adituei esker pilota eskola askorekin eta federazioarekin eta material asko pasatzen digute. Hala ere material berria askotan beharrezkoa da eta denda espezializatu batekin (deportes perkain, Iruñean) harreman oso ona daukagu eta prezio oso ona egiten digu.

Instalazioak baimentzen duten egunetan, arratsaldero bostetatik aurrera zortziak arte hiru saio ordu batekoak egongo dira. Bakoitzak erabakiko du ze ordutan juan eta ze egunetan bere asteko saio kopurua bete arte. saiotara apuntatu behar da daukagun app baten bidez (Emakumeak eta pilota) eta saioetan bertan. Ordaintzeko aukera ezberdinak daude eta guztiak hilabetero ordainduko dira:

-Astean bi saio, 20€.

-Astean 3 saio, 25€.

-Astean 4 saio, 30€.

-Astero nahi diren saioak, 50€.

bottom of page