
GRUPO DE ESTUDIO DE MUJERES Y DEPORTE
EMAKUMEEN ETA KIROLAREN IKERKUNTZA TALDEA:
EMAKUMEEN PARTE HARTZEA KIROL EKINTZETAN
SARRERA: KIROLAREN ETA GENEROAREN KONTZEPTUALIZAZIO BERRIA
Ongizate egoerak gizartean aldaketa sakonak eragin ditu alderdi kultural geihenetan. Kirolaren alorrean aldaketa hauek ere gertatzen ari dira.
-KIROLA
Artikulu hontan kirolaren definizio irekia erabiltzen da, zenbait ereduz osatua: kirol espektakulua, adierazpen eredua, instrumentu eredua eta konpetizio eredua (bakoitzak bere balioak dituelarik). Egun, joku olinpikoetako final bat eta edozein gimnasio saio berdin-berdin kiroltzat hartzen ditugu, kirolaren ikuspegia zabaldu dugulako. Kirol tradizionala (konpetiziokoa) existitzen den arren, berez gizonek eta gizonentzat sortua dena, emakumearen soziabilizazioak kirolaren ikuspegi zabalagoa ekarri du.
-GENEROA
Generoa gizartearen eraikuntza bat da, emakume zein gizonari kondukta eta balio jakin batzuk egokitzen zaizkio, eta gizonentzako edo emakumeentzako ekintzak bereizten ditugu(hemen futbola gizonen kirola da, AEBetan ordea emakumezkoena). Indibidualizazio prozesuak generoen arteko hurbilketa erakarri du, indibidualizazio prozesuan banako bakoitzak norbere konportamentua eta errespontsabilitateak elaboratu beharko ditu, honela tolerantzia handituz.
EMAKUMEZKOEN KIROL KULTURA BAT
Soziologoek kirola bi azpikulturatan sailkatu dute ikerketa batzuen arabera. Emakumezkoen kirol kultura (kirol tradizional modelatuak izango lirateke) eta gizonezkoen kirolaren balioak adoptatu dituena. Gainera, umeen kiroletako parte-hartzea aztertuta mutilek gehiago aukeratzen dituzten kirolak eta emakumezkoek gehien aukeratzen dituztenak bereizten dira.
EMAKUMEZKOEN KIROL KULTURAREN PLANTEAMENDUA
Emakumezkoen kirol kultura adierazpenaren ereduak eta instrumentu ereduak biltzen dute. Emakume helduekin ikerketa bat egin zuten eta hurrengoa ondorioztatu zuten:
-Helduekin erabilitako irakaskuntza metodoa desegokia zen, ez zuelako haien osasun-hobekuntza kontuan hartzen.
-Irakasleek formakuntza eskasa zuten.
EMAKUMEAK KIROL KONPETIZIOAREN AURREAN
Emakumeak kirol eredu honetan sartzeko zailtasunak dituzte. Hasteko, konpetizio kirolaren balioak gizonezkoen balioekin asoziatzen dira. Gainera, mito ugari daude emakumearen aurka doazenak, adibidez kirola emakumeentzako kaltegarria dela esaten da, guztiz okerra dena. Eta ez hori bakarrik, emakumeak oraindik etxeko errespontsabilitate gehienak dituen gizarte batean bizi gara, honek kirolerako behar duten denbora librea kentzen dielarik. Bukatzeko, teknikari eta antolakuntza falta nabaria da emakumezkoen kirolean.
ONDORIOAK
-Gizonezkoen eta emakumezkoen kirol kulturaren bereizketa. Emakumeak sozializatzean kirol tradizionalak modelatu dituztelako.
-Kirol tradizionaletan egindako eskema kontraesankorra da emakumeei irakatsitako balioekin.
-Indibidualizazioak ekarritako genero gerturaketak tolerantzia mugak handitu ditu.
-Denbora faltak, mito faltsuak eta antolakuntza faltak zailtasunak dakartza emakumeek edozein kirol ereduetan parte-hartzeko garaian.
-Kirol aukera berriak (Osasuna hobetzekoa adibidez) egoki eraman behar dira aurrera, eta ondo prestatutako irakasleekin.